argia.eus
INPRIMATU
NATOren aurkako argi itzalaldi masibo eta zaratatsua Hego Euskal Herrian

NATOren aurkako argi itzalaldi masibo eta zaratatsua Hego Euskal Herrian. Hilaren hamarrean, hamar minutuz, gaueko 10etatik 10:10etara egin zuten deialdia. Ekimenaren parte zen petardo eta koheteak botatzea, kanpaiak jotzea, kazeroladak antolatzea, baita zenbait herritan argiztapen publikoa itzaltzea ere. Ez zen istilu aipagarririk gertatu, salbu eta OƱatin, non herriko argiztapen publikoa itzaltzean Guardia Zibilaren koartela argirik gabe utzi zuten. Guardiak haserre atera zirenean, pertsona bat atxilotu zuten. NATOren erreferendumaren bezpera zen.

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Manu Robles Arangiz Fundazioa).