Torturatuak izan zirela salatu zuten Euskaldunon Egunkariako kideen aurkako kereila jarri zuen Espainiako Barne Ministerioak

Duela
23
urte

2003ko martxoaren 10ean,

Torturatuak izan zirela salatu zuten Euskaldunon Egunkariako kideen aurkako kereila jarri zuen Espainiako Barne Ministerioak. PPko Angel Acebes zen garai hartan Barne ministro, eta atxiloketetan torturak salatzeko “ETAk zerabilen eskuliburua aplikatzea” egotzi zien Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Xabier Oleaga eta Xabier Alegriari. Irain, kalumnia eta salaketa faltsua aurkeztu izanaren delituak leporatu zizkien. Otamendik aurrera jarraitzeko asmo irmoa adierazi zuen, eta torturatzaileak epaitegian ikusi arte ez zuela atsedenik hartuko adierazi zuen. 2012an, Estrasburgoko epaitegiak Espainia zigortu zuen Otamendiren tortura salaketa ez ikertu izanagatik.

Iturria:

Erredakzioa, ETAri laguntzea leporatu die Acebesek tortura salatzeagatik (Egunero, 2003ko martxoak 11).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.