EGIko kide Artajo eta Asurmendi hil ziren, lehergailu bat prestatzen ari zirela

Duela
57
urte

1969ko apirilaren 6an,

Jokin Artajo eta Alberto Asurmendi EGIko kideak hil ziren, Ultzaman lehergailuak prestatzen ari zirela, Ostiz eta Gerendiain lotzen zituen errepidearen ondoan.

Iturri batzuen arabera, Artajo eta Asurmendik Guardia Zibilaren sortzaileak Iruñean zuen monumentuaren aurkako atentatua egin nahi duten. Beste iturri batzuen arabera, beste lagun batzuekin batera, Zumaiako monumentu frankistaren eta Valladolideko Libertad egunkariaren kontrako atentatu bana egin nahi duten.

EAJren gazte erakundeko bi gazte nafarrak ikur frankisten aurkako ekintzak egiten zituen komando bateko kideak ziren eta aurretik, adibidez, beren taldeak El Correo Español-El Pueblo Vasco-k antolatzen zuen Espainiako Itzulia geldiarazi zuen 1968an, Urbasako zubi txiki bat dinamitaturik. Aberri Eguna zen, eta frankismoari boikota egiteko etxean geratzeko kontsigna zabaldu zuen EAJk.

Istripuaren harira, “matxinada militarra” egotzita bost lagun atxilotu eta zigortu zituzten, eta beste lau erbesteratu behar izan ziren Ipar Euskal Herrian. Artajo eta Asurmendi omentzeko traba eta debeku ugari jarri ditu Nafarroako Espainiako gobernuaren delegazioak hainbat urtez.

1977ko otsailera arte, EAJk ez zuen aitortu Artajo eta Asurmendiren militantzia Euskadi alderdiko aldizkarian. 

EAJ ez da inoiz gehiago saiatu Espainiako Estatuaren aurka indarra erabiltzen.

Iturria:

Emilio Lopez Adan. Borroka armatua Euskadin 1967-2011) (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.