Istilu handiak izan ziren Derryn, Irlanda iparraldean

Duela
57
urte

1969ko abuztuaren 12an,

Istilu handiak izan ziren Derryn, Irlanda iparraldean. Beste lekuetatik joandako unionistek nagusiki errepublikanoa zen Bogside auzoan egindako martxaren aurka oldartu ziren auzokideak. Polizia britainiarrak errepublikanoen aurka kargatu zuen eta istilu latzak hasi ziren orduan. Beste hiri abertzaleetan protestarako deialdiak egin ziren, Derry laguntzeko, baina unionistek matxinada orokorrerako seinaletzat hartu zuten deialdia. Poliziak tanke eta metrailetekin erantzun zuen, eta Belfasten, adibidez, bere etxean lo zegoen bederatzi urteko haur bat hil zuten. Kaleek su hartu zuten hurrengo egunetan, eta armada britainiarrak okupatu zituen bi hiriak. Gertaera hauek jotzen dira Irlanda iparraldeko Troubles delakoen hasieratzat.

Iturria:

Brian Feeney, A short story of the Troubles (The O’Brien Press).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.