Eskuin muturraren bonba batek hamazazpi pertsona hil zituen Milanen eta ezker mugimenduei egotzi

Duela
57
urte

1969ko abenduaren 12an,

Eskuin muturraren bonba batek hamazazpi pertsona hil zituen Milanen eta ezker mugimenduei egotzi. Talde neofaxista horrek gobernuaren eta CIAren laguntza izan zuen. Hildakoez gain, 88 pertsona ere zauritu zituzten. Ezker muturraren irudia zikintzea bilatzen zuten, egoera kaotikoa eta ezegonkorra sortu eta hauteskundeetan gora zihoan Alderdi Komunista ahuldu asmoz. AEBetako Gobernuak, enbaxadorearen bitartez, Alderdi Kristau-demokrata eta talde neofaxistak finantzatu zituen. Parlamentutik kanpo zegoen ezkerrak Brigate Rosse bezalako talde armatuak sortu zituen.

Iturria:

Josep Fontana, Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 (Ed. Pasado & Presente).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.