1969ko azaroaren 20an,
AEBetako jatorrizko herrien mugimenduak San Frantziskoko Alcatraz uhartea okupatu zuen. Ohlone jatorrizko herriaren uhartea zena, hauek kanporatu eta espetxe-uharte bilakatu zuten europarrek. Hala izan zen 1964 urtera arte. AEBetako Indiarren Mugimenduak (AMI ingelesez) eta AEBetako Natibo Batuak taldeek deituta, 89 egunez iraun zuen okupazioak, eta bultzada handia eman zion gero eta atsekabetuago zegoen jatorrizko herrien mugimenduari. Milaka natibori lurrak lapurtu eta erreserbetan sartu ostean bi mendez, garai hartan erreserbetatik indarrez kanporatu eta urruneko hiriguneetan sakabanatzen ari ziren, erreserbetako baliabideak ustiatzeko asmoz.
Iturria:
Iturria: Nick Estes, Gure historia da etorkizuna. Standing Rock vs Dakota Access oliobidea, eta indigenen erresistentziaren tradizio luzea (Katakrak).