Santa Agedako abesbatzek boikota egin zioten abesteari, salbuespen egoeraren aurkako protestan

Duela
57
urte
Santurtziar talde bat 1968an abesten. santurtzihistorianzehar.net

1969ko otsailaren 4an,

Santa Agedako abesbatzek boikota egin zioten abesteari. Urtarrilaren 24tik Espainiako Estatu osoan erregimen frankistak ezarritako salbuespen egoeraren aurkako protesta zen. Gipuzkoan aurreko urteko abuztutik zeukaten ezarria, ETAk Melitón Manzanas Gipuzkoako Brigada Politiko-Sozialaren burua, Gestaporen kolaboratzailea eta torturatzaile ezaguna tiroz hil ostean. Errepresio giro gogorreko hilabeteak izan ziren Euskal Herrian eta herritarrek beren haserrea erakutsi zuten modu ugaritan.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Manu Robles Arangiz Fundazioa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.