Herbehereen kolonia Curaçaon langile altxamendu handia piztu zen eta gobernua erori zen

Duela
57
urte

1969ko maiatzaren 30ean,

Herbehereen kolonia Curaçaon langile altxamendu handia piztu zen eta gobernua erori zen. Shell enpresako langileen artean hasi zen dena, soldata baxuak eta beltzen aurkako diskriminazioa salatzeko grebarekin. Gobernuaren egoitza izandako Fort Amsterdamera manifestazioa istilu bihurtu zen berehala. Hainbat eraikin ofiziali eta denda askori su eman zieten eta Poliziak tiroka gutxienez bi lagun hil zituen. Holandako marineek kaleak okupatu zituzten eta astebetez luzatu ziren protesten ondoren baretu zen giroa, gobernuak dimisioa eman zuenean. Soldatak igotzea lortu zuten, beltzen ordezkaritza politikoa hazi zen legebiltzarrean eta bertako papiamentu hizkuntzari maila ofiziala eman zioten. "Trinta di Mei" mugimenduak Curaçaoren historia sozial eta politikoa markatu zuen.

Iturria:

Code Rood, Resisting Shell around the World: The 1969 Curaçao Uprising

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.