Lapurtarren Deportazioa agindu zuen Parisek

Duela
230
urte

1794ko martxoaren 03an,

Sara, Itsasu eta Azkaineko herritar guztiak eta Ezpeleta, Ainhoa, Zuraide, Kanbo eta Makeako “susmagarriak” deserriratzeko agindua eman zuten Pinet eta Cavaignac agintariek Parisen. Frantziako Iraultzak Ipar Euskal Herrian izan zuen harrera eskasa zela eta —erlijioaren eta euskararen aurkako ekintzengatik, batik bat— aginte iraultzaileak neurriak hartu zituen. Fanatismo eta sineskeria leporatuta, 4.000 eta 10.000 pertsona artean, haur zein adineko, osasuntsu zein gaixo, deserriratu zituzten, eta haien ondasunak lapurtu. Biziraun zutenek irailean beren herrietara itzultzean, ondasunak lapurtu zizkietela ikusi zuten.

Iturria:

Gotzon Aranburu, Euskal Herriko historia ezkutua (Gaiak Argitaldaria).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik