Gaztelako armadak Nafarroa Beheretik atzera egin zuen Iruñera

Duela
514
urte

1512ko urriaren 24an,

Gaztelako armadak Nafarroa Beheretik atzera egin zuen Iruñera. Nafarrek erresuma berreskuratzeko kanpaina hasi zuten aliatu frantsesekin batera, eta Nafarroa Beherean ziren tropa espainiarrek, armada nafarraren eta frantsesaren artean geratzeko beldurrez, erreinuko hiriburura egin zuten atzera. Joan aurretik, ordea, Monjolose herri baxenafarra erre zuten. Lapurretak eta bortxaketak ere egin zituzten inguru guztian. Iruñerako bidea presaka egin zuten, Nafarroako erregea buru zuten tropak gertu baitzituzten, Iruñeraino iristea eragozteko prest. Gutxigatik lortu zuten lehenago iristea eta bertan eutsi zioten.

Iturria:

Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra, 1512-1525 (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.