Armada nafarreko Pedro mariskalak eta Mauleko Ladron beaumontarrak kontaktuak hasi zituzten, Gaztelaren inbasioa ekiditen saiatzeko

Duela
514
urte

1512ko ekainaren 12an,

Gaztelako armada Nafarroari eraso egiteko prestatzen ari zela, armada nafarreko Pedro mariskalak eta Mauleko Ladron beaumontarrak kontaktuak hasi zituzten, inbasioa ekiditen saiatzeko. Alferrik, ordea, Gaztelako erregearen asmoak irmoak baitziren, eta baldintza gero eta onartezinagoak jartzen zituen, Nafarroako errege-erreginek ukatu eta konkista justifikatzeko. Era berean, inbasioa legitimatzeko Nafarroako errege-erreginak eskumikatzeko bula negoziatzen ari zen Vatikanoarekin, baina hau konkista abian zela iritsi zen.

Iturria:

Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525). (Txalaparta)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...