Nafarroaren inbasioa hasi zuen Gaztelak, Albako dukea Ziordia eta Goizuetatik sartu zenean

Duela
514
urte

1512ko uztailaren 21ean,

Nafarroaren inbasioa hasi zuen Albako dukeak Ziordia eta Goizuetatik sartuz. 12.000 soldadu zituen berekin, Afrika eta Italiako gerretan aritutakoak. Nafarrek defenditzeko saiakera ugari egin zituzten, Uharte-Arakilen finkatutako defentsa-puntuan, adibidez. Erronkariko soldaduek segada bat ere prestatu zieten gaztelarrei Oskiako haitzartean, baina alferrik. Uztailaren 25ean Albako dukea Iruñean sartuko zen.

Iturria:

Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525). (Txalaparta)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Duela
470
urte
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.