Nafarroako armadak Iruñea inguratu eta murruei eraso egin zien, konkistatzaile gaztelarrak kanporatu asmoz

Duela
514
urte

1512ko azaroaren 5ean,

Nafarroako armadak Iruñea inguratu eta murruei eraso egin zien, lurraldea konkistatzen ari ziren gaztelarrak hiritik kanporatzeko asmoz. Tejeriako atea zegoen ingurutik eraso zuten, aski ezagunak zituzten murruen puntu ahulenak bilatuz. Gaztelarren buru zen Albako dukea mesfidati zen hiriko nafarrekin, ez ote zuten barnetik ere erasoko. Aliatu frantziarrekin batera, nafarrek kanoikadak abiatu eta berehala, murruetan arrakala bat zabaltzea lortu zuten, baina ez zuten sartzeko aukerarik izan, gaztelarrek suzko armaz eraso baitzieten, atzera egitera behartuz.

Iturria:

Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525). (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.