Lizarra erori zen Gaztelako armadarentzat eta errepresioa hasi zen

Duela
514
urte

1512ko abuztuaren 22an,

Gaztelako armada Lizarran sartu zen. Lizarra Nafarroako Erresumaren defentsa gune garrantzitsua izan zen 1200eko eta 1463ko Gaztelaren inbasioen ostean. 1512ko honetan, ordea, hiri nafarrak bata bestearen atzetik erortzen ari ziren, eta gaztelarrei ateak zabaltzea beste erremediorik ez zuten izan, arpilaketa eta suntsika mehatxuen aurrean. Okupazio indarren gehiegikeriak medio, hainbat istilu izan zituzten lizarratarrek hurrengo hilabeteetan.

Iturria:

Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525). (Txalaparta)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.