argia.eus
INPRIMATU
Gas negar-eragilea erabiliz eta kolpeka hustu zuen Baionako epaitegia Frantziako Poliziak

Gas negar-eragilea erabiliz eta kolpeka hustu zuen Baionako epaitegia Frantziako Poliziak. Baionako tren geltokiko atariko frantsesezko panela euskaratzeagatik epaitzen ari ziren Zuzen Ekintza Taldeko eta Demoetako bina kide. Auzipetuek euskarazko itzultzailea eskatu zutenean epaileak epaiketa atzeratzea erabaki zuen, eta aretoan bildutako 300 euskaltzaleak “Euskal Herrian euskaraz” oihuka hasi ziren. Polizia aretoa husten saiatu zenean, bertan zirenak lurrera bota ziren eta horien aurka kolpeka hasi eta gasa jaurti zuten.

Iturria: Aitor Renteria, Epaiketa eten ondoren, poliziek kolpeka sakabanatu dituzte euskaltzaleak (Euskaldunon Egunkaria, 2002ko azaroak 8).