1989ko urriaren 19an,
“Guildford-eko laurak” aske utzi zituzten Londresen. Guildford hiriko pub batean IRAk 1974an egindako atentatuagatik lau herritar errugabe zigortu zituzten: Gerry Conlon eta Paul Hill irlandarrak eta Carole Richardson eta Paddy Armstrong ingelesak. Frogarik gabe eta torturapean egindako aitortzetan oinarrituta zigortu zituzten, beraiek errugabe zirela etengabe adierazi arren.
Conlonen familiako zazpi kide ere atxilotu zituzten laguntzea egotzita, tartean bere aita Giuseppe, zeina espetxean hil zen 1980an.
Kanpaina sozial handi baten ostean, 1991n errugabetu zituzten. Kasuan oinarrituta Jim Sheridanek In the Name of the Father (Aitaren izenean) filmea egin zuen 1993an. 2005ean, Tony Blair lehen ministroak barkamena eskatu zien.
Iturria:
Iñaki Pardo, Gerry Conlon muere a los 60 años (La Vanguardia, 2014ko ekainak 22).