Primo de Riverak gaztelania inposatu eta beste hizkuntzak debekatu zituen Kataluniako eskoletan

Duela
103
urte

1923ko urriaren 19an,

Primo de Riverak gaztelania inposatu eta beste hizkuntzak debekatu zituen Kataluniako eskoletan. Diktadurako Hezkuntzaren Zuzendaritza Orokorreko zirkular horren arabera, irakasle guztiek gaztelaniaz irakasteko eta haurrei uneoro gaztelaniaz hitz egiteko beharra zuten, haurrak eskola zapaltzen zuen lehen egunetik hasita. Katalanez onartzen zituen liburu bakarrak kristau jarraibidekoak eta gobernuak onartutakoak ziren. Bestalde, gaztelaniazko hiztegi bat eta katalan-gaztelaniako beste bat egoteko agindua ezarri zuen.

Iturria:

Oscar Diaz Fouces, Un outsider portuguès en el campliterari català: Animais Nossos Amigos, d’Afonso Lopes Vieira (Zeitschrift für Katalanistik, 29. zkia., 2016).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.