Donostia 2016k euskal presoen lanak zentsuratu zituen arte erakusketa batean

Duela
10
urte

2016ko azaroaren 17an,

Donostia 2016k euskal presoen lanak zentsuratu zituen arte erakusketa batean. 2016ko Kultura Hiriburutzaren barnean, espetxe eta buru osasuneko zentroetan zeuden pertsonek egindako lanekin osatutako Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak erakusketa egin zuten. Euskal preso politikoei zegozkienak, ordea, erretiratu egin zituzten, “biktimei mina eragin” ziezaieketelakoan. Zentsuraturiko lanetako batzuk Antiguako Txantxarreka gaztetxean jarri zituzten ikusgai, Tattoo Circus ekimenaren barruan. Tattoo Circus errepresioaren eta espetxe sistemaren aurkako eta presoei elkartasuna adierazteko ekimena da, tatuajeen kulturaren inguruan eraikia.

Iturria:

Euskal presoen lanak zentsuratu ditu Donostia 2016k (ARGIA, 2016ko azaroak 17).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...