2016ko abenduaren 27an,
Zubietako erraustegia lizitatu zuten Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Jose Ignacio Asensio GHK-ko lehendakariak. Errausketa plantaren eraikuntza eta kudeaketa enpresa-talde pribatu baten esku utzi zuen hala.
Erabaki horren aurka, borrokan urteak zeramatzan Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, Gipuzkoako Aldundiaren egoitzaren atarian protesta egin zuten milaka herritarrek "ez onartu erraustegi kriminal hau, ez onartu lapurreta" lelopean. Salatu zuten erraustegia kaltegarria izango zela gizakien osasunerako, ingurumenerako eta klima larrialdirako.
Gainera, argudiatu zuten erraustegia alferrikakoa zela, jadanik hondakinak kudeatzeko sistema hobeak eta merkeagoak martxan jartzen ari zirelako hainbat herritan.Erabaki horrekin, Gipuzkoako herritarrak eta udalak behartu zituzten ondorengo 35 urteetan 1.500 milioi euro inguru ordaintzera.
Lizitatu zuten unean, epaitegiak helegiteak aztertzen ari ziren oraindik. Azpian egun hartako argazkiak.
Iturria:
Errausketaren Aurkako Mugimenduaren mezuak abenduaren 27ko lizitazioaren aurrean (ARGIA, 2016ko abenduak 27).