Zumaian lehen murala margotu zuen Kalea Guztiona Da ekimenak

Duela
10
urte
Lehenbiziko murala Kalea Guztiona Da

2016ko ekainaren 11n,

Zumaian lehen murala margotu zuen Kalea Guztiona Da ekimenak. EAJren udal gobernuak handik gutxira ezabatu zuen, gainetik pintura marroiarekin margotuz. Alkatetzak kalearen erabileraz ezarritako debekuen ondorio izan zen, espazio publikoan edozein kartel, mural, pankarta... jartzeko alkatearen baimena behar zen. Horren aurrean herritarrak eta herri mugimenduak antolatu, eta hiru urtetan 98 mural egin zituzten horma berean protesta gisa.

 Kalea Guztiona Da

Udalak ezabatzen zuen bakoitzean, mural berri bat margotzen zuten. Hala, kritika, umorea eta artea uztartuta, alkateak ezarri nahi zuen zentsurari arrapostua eman zioten, ARGIAk erreportaje honetan jaso zuenez. 2019ko hauteskundeen ostean udal gobernua aldatuta, bertan behera geratu zen agindu hori.

Plazatxo hori "Adierazpen Askatasunaren Txokoa" gisa bataiatu zuten. 

Iturria:

Kalea Guztiona Da, Hitza eta erabakia herritarrei itzultzeko aukera (Zumaia guka, 2019ko ekainak 11).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...