Espainiako erregeari ongietorria emanez Donostiako markesinetan agertutako afixek eztabaida piztu zuten

Duela
10
urte

2016ko ekainaren 16an,

Felipe VI.a Espainiako erregeari ongietorria ematen zioten afixak agertu ziren Donostiako markesinetan. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren kanpaina baten estetika bera baliatuta, eta beren logoa jarrita, Espainiako monarkia hirira gonbidatu izana salatzeko ekintza situazionista izan zen. Egun argiz, udal langilez jantzitako bi ekintzailek jarri zituzten Gros auzoko bi markesinatan, eta sarean polbora bezala zabaldu ziren argazkiak. Kultur Hiriburutzako buruak berehala atera ziren esatera kartelak faltsuak zirela, baina Espainiako errege-erreginak gonbidatu zituztela egia zen ordea. Zenbait egunera Donostia $aldu eta Suntsitu kolektiboak hartu zuen bere gain ekintza. Erregearen bisitaren aurka ehunka pertsona mobilizatu ziren hirian.

Iturria:

Lander Arbelaitz, Nork jarri zituen Donostian Espainiako erregearen ongietorri kartelak? (ARGIA, Donostiaren 2016 ertzak, 2016ko ekainak 18).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...