Unibertsitatera sartzeko hautaprobari intsumitu zitzaizkion bi ikasle Bizkaian eta Gipuzkoan

Duela
25
urte

2001eko ekainaren 14an,

Unibertsitatera sartzeko hautaprobari intsumitu zitzaizkion bi ikasle Bizkaian eta Gipuzkoan. Milaka ikasle ziren unibertsitatera sartzeko selektibitatea egitekoak, eta Bizkaiko Leioako eta Donostiako Ibaetako campusetan azterketak banatu bezain pronto, Ikasle Abertzaleak mugimenduko ikasle bana zutitu ziren eta azterketaren paperak hautsi zituzten. Protesta hezkuntza eredua eta arrazoi pedagogikoen aurkakoa zela azaldu zuten ekintza egin unean, baita Espainiako Gobernuak inposatutako edukien helburu asimilatzaileen aurka ere.

Iturria:

G. Agirre, Unibertsitateko hauta-probari intsumiso egin zaizkio bi ikasle Bizkaian eta Gipuzkoan (Euskaldunon Egunkaria, 2001eko ekainak 15).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.