Olaia Kastresana etakidea hil zen Alacanten, lehergailua esku artean zartatu zitzaionean

Duela
25
urte

2001eko uztailaren 24an,

Olaia Kastresana etakidea hil zen Alacanten, lehergailua esku artean zartatu zitzaionean. Kide batekin zegoen Torrevieja hiriko apartamentu batean leherketaren unean. 22 urte zituen eta donostiarra zen. Ezker Abertzaleak mobilizazioak deitu zituen bere omenez, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak debekatu egin zituen eta istiluak izan ziren leku ugaritan. Haren hiletan egindako adierazpenengatik Arnaldo Otegi Batasunako burua epaitu zuten.

Iturria:

Leherketa Alacanten: Ustezko etakide bat hil da Torreviejan, lehergailua esku artean zartatuta (Euskaldunon Egunkaria, 2001eko uztailak 25).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Duela
470
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...