Auschwitzeko ehunka preso matxinatu ziren nazien aurka

Duela
82
urte

1944ko urriaren 7an,

Auschwitzeko ehunka preso matxinatu egin ziren hiltzera zihoazela jakin zutenean. Lau emakumek gidatuta, hilabeteak zeramatzaten bertako preso batzuekin bolborarekin kontrabandoan, gas-ganberak suntsitu eta matxinatu asmoz.

Ala Gertner, Estusia Wajcblum, Regina Safirsztajn eta Roza Robota jotzen dira matxinadaren buru. Gestapok guztiak harrapatu, torturatu eta gainontzeko preso guztien aurrean urkatu zituzten. Esaten denez, mendekua eskatu zuten hil aurretik.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.