Daniel Argote erresistentziako kide baionarra atxilotu eta exekutatu zuten naziek Orthezen

Duela
82
urte

1944ko abuztuaren 10ean,

Daniel Argote erresistentziako kide baionarra atxilotu eta exekutatu zuten naziek Orthezen. Faxismoaren aurkako Isilpeko Armadaren buruzagia zen, aurretik irakaslea izana, eta atxilotu zutenean Alemaniako armadak gudara eramandako 70 poloniarri laguntzen ari zen, Pirinioak gurutzatuz desertatu eta ihes egin zezaten. Gaur egun hainbat kalek eta eskolak bere izena daramate.

Iturria:

Iñaki Egaña, Quién es quién en la historia del país de los vascos. (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.