Naziek Ospitalepeko etxaldeak arpilatu zituzten, Zuberoan

Duela
82
urte

1944ko ekainaren 29an,

Naziak Ospitalepera itzuli ziren eta etxaldeak arpilatu zituzten. Bi egun lehenago Zuberoako herri horretan egindako sarekadarekin izua zabaldu zuten herritarren artean. Ofizialek eta interpreteak 80 biztanleko herrian jende ugari galdekatu zuten eta ondasunak errekisatu zizkieten. II. Mundu Gerra amaierara heltzen ari zen eta Zuberoan bertako herritar batzuek, erresistentziarekin bat eginik, zenbait sabotaje ekintza egin zituzten alemaniarren aurka.

Iturria:

Miel A. Elustondoren elkarrizketa Robert Elissondorekin: “Ospitalepeko eta Sohütako makiaren kideak heroi izendatu behar ziren” (ARGIA, 2020ko abuztuak 2).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.