1944ko ekainaren 8an,
Maria Josefa Sansberro atxilotu zuten naziek, erresistentziako kide oiartzuarra. Maddi gisa zen ezaguna. 1895ean Oiartzunen jaioa, 2 urterekin joan zen Senperera, eta 1938an bigarrenez ezkondu ostean, hotel bat gobernatu zuen Larrungo magalean bere senarrarekin. Neguan bezero faltak eta estutasun ekonomikoek bultzatuta kontrabandoan hasi zen Bidasoaren alde batetik bestera, eta esperientzia hori baliatu zuen 1936ko Gerratik ihesean zirenei muga gurutzatzen lagundu eta babes emateko. II. Mundu Gerra hasi zenean, gauza bera egin zuen naziengandik ihesean zirenekin eta nazien eremuan eroritako abiadore aliatuekin. Inguruan muga igarotzeko ziren sare guztiekin kolaboratu zuen, atxilo hartu zuten arte. Alemaniako Sachenhausengo kontzentrazio esparrura eraman zuten, eta bertan hil zen azaroan.
Iturria:
Iturria: Amaia Igartua Aristondo, Etxepeko antifaxista (Berria, 2023ko uztailak 24).