Rukeli boxeolari ijitoa hil zuten naziek Neuengammeko kontzentrazio esparruan

Duela
80
urte

1944ko otsailaren 09an,

Rukeli boxeolari ijitoa hil zuten naziek Neuengammeko kontzentrazio esparruan. Johann Trollmann zuen izena eta romani jatorrikoa zen. 1933an Alemaniako pisu semi-astunen txapedun izan zen, nahiz eta erregimen naziak titulua kendu zion. Berriro borrokatzera deitu zuten, baina bere estiloari uko egin ezean lizentzia kentzeko mehatxupean. Trollmann ilea horiz tindatuta eta azala talko-hautsez zurituta azaldu zen, ariar arraza karikaturizatuta. 1942an atxilotu zuen Gestapok ijitoen aurkako operazio batean. Kontzentrazio esparruan ofizialen aurka borrokatzera behartzen zuten umiliatu asmoz, eta Emil Cornelius izeneko kapoari borrokaldia irabazi ostean, honek kolpeka hil zuen. Romani herriaren martirietako bat da.

Iturria:

Jitka Votavová, Rukeli”, or Prisoner Number 9841: Boxing champion Johann Trollmann was yet another victim of forced sterilization and racialization (Romea.cz, 2022ko irailak 9).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
110
urte