1944ko uztailaren 17an,
Galtzaileen desfilea egin zuten milaka gerra-preso nazik Moskun. Sobietar Indar Armatuek eta partisanoek Bielorrusian eginiko Bagration Operazioaren arrakasta ospatu zuten horrela. Ofentsiba harekin nazien Zentroko Armada suntsitzea eta lurraldearen zati handi bat berreskuratzea lortu zuten. Minsken preso hartutako soldaduen artean 57.000 hautatu zituzten Moskun desfilatzeko. Presoen atzetik kale-garbigailuak jarri zituzten, nazien zikinkeriaren garbiketa irudikatzeko.
Iturria:
Iturria: Victor Kamenir, Soviet Operation Bagration Destroyed German Army Group Center (Military Heritage, 22. bolumena 2. zkia, 2020ko uda).