Florentziarrak nazien aurka matxinatu ziren, Italian

Duela
81
urte

1944ko abuztuaren 11n,

Florentziarrak nazien aurka matxinatu ziren, Italian. Naziak hiria zeharkatzen duen Arno ibaiaren ezker ibarrera erretiratu zirenean, inguruetako partisano italiarrek hiria askatzeko erasoa jo zuten. Aurreko egunetan hirian ziren talde hauek borroka prestatzeari ekin zioten, herritarrak antolatu eta armatu zituzten, eraikinetako frankotiratzaile faxistak kanporatzearekin batera. Partisanoek erasoa abiatu eta kalez kale hiriaren kontrola hartuz joan ziren, baina alemaniarrek lerro bat osatu ahal izan zuten. Aliatuen laguntza bi egunera iritsi zen, eta bi asteren ostean, irailaren 1ean partisanoek garaipena eskuratu zuten.

Iturria:

Iturria: Wikipedia, Battaglia di Firenze

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.