Nafarroan elkartu daitezke hamar lagunetik behera etxeetan eta elkarteetan

  • "Normaltasun berrirako trantsizioko I. fasea" zer den Nafarroak erakutsi du: maiatzaren 11tik, hamar pertsonatik beherako bilerak egin daitezke etxean, elkarte gastronomiko eta ostalaritzako terrazetan. Ez dago ordutegirik bilera hauetarako eta Nafarroa osoan barrena mugitu daitezke bertako biztanleak.


2020ko maiatzaren 12an - 06:27

Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez argitu du lehen fasean zer egiteko aukera dagoen. Herritarrek konfinamenduan sentitu duten premia handietako bat era guztietako harremanekin aurrez aurre elkartzea izan da. Honi buruz, zera dio Nafarroako Gobernuak: "10 pertsona arteko bilerak 'normaltasun berrirako' trantsizioko I. fase honetan baimenduta daude, bai etxeetan, bai beste leku batzuetan, peñetan edo elkartetan, bai Foru Komunitateko ostalaritzako establezimenduen terrazetan".

Ordutegirik ez dago "familia edo gizarte bilera horietarako" (paseoak eta kirola egiteko bai, aurrez ezarritako ordutegiak indarrean daude) eta lagun talde horietan "beharrezkoa izango da kutsaketak ekiditeko, jada ezagunak diren osasun eta segurtasun neurriak eta distantzia mantentzea". Babes neurri hauek zehaztu ditu: gutxienez bi metroko segurtasun-tartea edo babes fisikorako neurri alternatiboak izatea, eskuak maiz garbitzea ur eta xaboi askorekin edo gel antiseptikoarekin eta besteen arnasa errespetatzea, hau da, eztul egitea ukondoaren angeluan edo zapi batez sudurra eta ahoa estaltzea. Herritarren harreman moduetan eragina duten beste neurri hauek ere fase honetan derrigorrak direla oroitarazi du Nafarroako Gobernuaren oharrak: elkarri eskuarik ez ematea, ezta musu eta besarkadarik ere.

Nafarroako mugen barruan noranahi eta noiznahi

Mugikortasunari dagokionez, I. fase honetan, Gobernuak argitu du "ordutegi-tarte zehatzik gabe mugitzea onartzen dela, baina probintziako mugak gainditu gabe. Etapa honetan debekaturik daude probintzien arteko joan-etorriak, salbuespen hauekin: 'osasun, lan, lanbide edo enpresa arrazoiengatik, familia egoitzara itzultzeagatik, adinekoak, menpekoak edo ezgaitasuna duten pertsonak zaindu eta laguntzeagatik, eta egoerak hala behartutako edozein egoeratan'”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude