Espainiako Gobernuak baldintzak bigundu dizkie enpresei aldi baterako enplegu-erregulaziorako espedienteen ostean langileak kaleratzeko

  • Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientetik atera eta jarduera ekonomikoa bueltatzean, enpresentzat ez da derrigorrezkoa izango lanpostuak sei hilabetez luzatzea. Espainiako Gobernuak sektore ekonomiko bakoitzaren “berezitasunak” kontuan hartuko dituela adierazi du.


2020ko maiatzaren 12an - 10:56
Patronalek eta Espainiako sindikatu nagusiek Gobernuarekin adostutako neurriak aurkezteko egindako streaming bidezko agerraldiaren irudi honetan, Nadia Calviño, Pablo Iglesias, Pedro Sanchez (Espainiako Gobernua) eta Unai Sordo (CCOO).

Espainiako Gobernuak CEOE eta Cepyme patronalekin, eta UGT eta CCOO sindikatuekin adostu du klausula berri bat sartzea ekainaren 30era arte luzatuko diren aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteetan (ABEEE). Neurri berriaren arabera, espedientean sartutako langileei jarduera itzultzean sei hilabetez lanpostua mantentzeko obligazioa “malgutu” egingo da.

Hitzez hitz, honakoa dio Espainiako Gobernuaren klausula berriak: “Enplegua mantentzeko konpromiso hori baloratuko da sektore bakoitzaren ezaugarri zehatzen arabera eta aplikatu daitekeen lan-araudiaren arabera, kontuan hartuz, partikularki, urtaroen araberako enplegu aldakorra izaten duten enpresak”.

Aurretik, martxoaren 31n Espainiako Gobernuak onartutako 11/2020 Errege Dekretuan antzeko zerbait aipatzen zen ABEEEei dagokionez, baina jarduera kulturalei bakarrik zuzenduta. Orain berriz, ez da sektore konkreturik aipatzen eta horrek ateak irekita uzten ditu aldi baterako kontratuak egiten dituen edozein enpresak bere langileak ABEEEtik langabeziara bidaltzeko.

Patronalek puntu horretan presionatu zuten gehien Espainiako Gobernua, honek ABEEEak ekainaren 30era arte luzatu nahi izan zituenean. Eta badirudi lortu dutela PSOE-UP beren aldera mugiaraztea.

Espainiako Estatuan 500.000 enpresa eta 3,4 milioi langile daude ABEEEen sisteman gaur egun, osasun alarma hasi zenetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude