Wuhanek bere biztanle guztiei testak egingo dizkie, berriz koronabirus kasu gutxi batzuk agertu ostean

  • Koronabirusa pairatzen lehena izan zen Txinako Wuhan hiriak agindu du hurrengo 10 egunetan bertako 11 milioi biztanleei testa egitea. Izan ere auzune batean sei kasu berri atzeman dituzte.


2020ko maiatzaren 12an - 09:04

The New York Times-en irakur daiteke albistea. Dagoeneko testa egina diete Wuhango hiritar askori lehendik ere. Izan ere, aurreko hilabetean lanera itzuli baino lehen, enpresari askok eskatu zuen beren langileei testak egitea. Baina sintomarik gabekoek beste agerpen bat eragin dezaketen beldur dira.

Maiatzaren 9an positibo eman zuen 89 urteko gizon batek, eta bera izan zen apirilaz geroztik atzemandako lehen kasu berri bakarra. Gaizki sentitzen hasi eta astebetera detektatu zuten. Maiatzaren 11n gizon horren inguruko beste bost kasu berri baieztatu dituzte: bere 81 urteko ezkontidea eta etxe berean bizi diren beste lau herritar. Bost kasu hauek guztiak asintomatikoak dira.

Txinako beste zonalde batzuetan ere beste agertze batzuk

Koronabirusaren agerpen berri gehiago ere izan da Txinan: ipar-ekialdean herrialdera sartzeko kontrolak zorroztu dituzte, Errusiatik datozen kideekin lotuta koronabirusa atzeman ostean. Maiatzaren 10ean, Jilin eskualdea "arrisku handian" zegoela iragarri zuten, kutsatutako 15 pertsona atzeman baitzituzten.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude