Eskandalua AEBetan: COVID-19aren sintomak zituen preso bat hil da mediku arretarik jaso gabe

  • Sintomak bazituen ere, berrogeialdia pasatzen ari zen eremutik dutxa batera pasa zuten hil den emakume presoa. Arnasa hartzeko arazoak izaten hasi zen, baina bere erreguei muzin egin zieten funtzionarioek. Berarengana heldu zirenerako emakumearen egoera oso larria zen eta anbulantzian hil zen.

Tiffany Mofield, hil den presoa. Argazkia familiak The Intercept hedabideari utzia.

2020ko maiatzaren 13an - 09:50

Eskuak gerrikora lotuta eraman zuten dutxara eta han giltzapetu zuten, larrialdi-deiak egiteko botoirik gabe. Arnasik gabe geratzen ari zela behin eta berriro errepikatu bazuen ere, funtzionarioak ez ziren bera laguntzera agertu konortea galdu zuen arte. Beste preso batek agintariei bota die heriotzaren errua, eta gehitu du funtzionarioek presoaren bizia salbatzeko ahal zuten guztia egin zutela: “Kartzela era administratibo batean kudeatzeko modua da heriotzaren erruduna, ez funtzionarioak”, adierazi du The Intercepten.

New Jerseyko kartzela horretan koronabirusaz hil den bigarren presoa izan da 43 urteko Tiffany Mofield. Estatu horretan jada 37 dira koronabirusak hildako presoak, 340 berriz AEBetako kartzela guztiak kontuan hartuta. Datu horiek agerian uzten dute herrialdean zein mundu mailan koronabirusak kartzeletako egoera okertu duela, pandemiaren epizentroetako bat bilakatzeraino.

Giza Eskubideen aldeko talde zein norbanakoak mundu osoko kartzeletako egoeraz galdezka ari direnean, gobernuak testak hitz ematen hasi dira. AEBetan, adibidez, 25.000 pertsonak eman dute positibo. Hala ere, datuak askoz altuagoak izatea oso litekeena da, izan ere, New Jerseyko 19.000 presoetatik 286ri egin dizkiote soilik testak.

New Jerseyko kartzela. Argazkia: NJ Spotlight

Euskal Herriko kartzeletako egoera

Euskal Herrian ere egon da horrelakorik, hain zuzen ere, martxoaren 11n agertu zen lehen kutsatua hemengo kartzela batean, Zaballakoan. Handik bi hilabetera hitz eman dituzte EAEko kartzeletako preso eta funtzionarioentzako testak. Momentuz ez dago positibo berririk.

Hala ere, zenbait elkarte kexu dira presoen egoeraz. Izan ere, bi hilabetean ez dute bisitarik jaso, eta horren aukera alternatiboak kritikatu dituzte zenbaitek. Kartzeletara hiru telefono mugikor eraman dituzte, presoek dohainik familiako kideak zein abokatuak deitu ditzaten. Etxerateko Urtzi Errazkinek naiz.eus-en salatu bezala, “batez beste 800 preso dauden kartzeletan hiru telefono egonda, horien erabilera ezinezkoa da”.

Nazioarteko erakundeek zenbait preso kaleratzea gomendatu diete gobernuei, kartzeletako baldintzak hobetzeko. Espainiako Estatuak ez du horrelakorik egin, eta gaixo posibleak isolatu ditu. Frantziako Estatuak gomendio hori jarraitu du zenbait kasutan, ez ditu kontuan hartu preso politikoak, ordea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude