Errusia eta Euskal Herria, Covid-19a borrokatzeko bi modu... eta bi emaitza

  • Errusian Covid-19 kristoren abiada hartzen ari omen da, dagoeneko Erresuma Batuaren positibo kopuruak gainditu omen ditu, Vladimir Putinen izen ona gainbehera omen dator errusiarren artean... Ziurrenik EITBren albistegietan ere izango du oihartzuna. Baina errusiarrez behar ote dugu kezkatu euskaldunok? Benetan garrantzia daukaten datuei begiratuz gero... ezin digute euskaldunoi enbidiarik eduki.


2020ko maiatzaren 12an - 12:32

Mundu guztiak jakin duenez, Errusiak joan den larunbatean, maiatzak 9, handikiro ospatu behar zuen Armada Sobietarrak Alemania naziari gerra irabazi zioneko 75. urteurrena, baina koronabirus izurriaren hedatzeak behartu du ospakizunak murriztera, ARGIAk ere garaiz zabaldu zuenez. Ordurako ezaguna zen denbora gutxian Covid-19 kasuak asko ugaritu direla Errusian eta hedabide nagusiak zabaldua zuten Vladimir Putinen ospea puntuak galtzen ari dela herritarren artean.

Asteartean, maiatzak 12, The Guardian egunkariaren koronabirusaren Jarraipen atalean plazaratu dute:  "Errusiak gaina hartu dio Erresuma Batuari 10.000 kasu berri gehituta". Gaina hartu Erresuma Batuari Covid-19aren ranking ilunean? Ez horrelakorik... kazetariak berak aipatzen baitu aurreraxeago testuan 2.116 hildako daramatzala egun honetarainoko kontabilitatean: Britainia Handian atzo arte hilak 32.065 ziren... Irakurlearen zorionerako –gaia bere testuinguruan kokatzen laguntzen duelako– beste datu bat ere ematen du Guardian-ek: Errusiak orain arte 5,8 milioi test baino gehiago egin dituela.

5.800.000 test egin ditu Errusiak (eta garaiz, pandemia han beranduago zabaldu baita), xehetasun garrantzizkoa britainiarrentzako. Zerikusiren bat izan behar du orain arte bi herrialdeek erakusten dituzten emaitza hain ezberdinekin. Alderaketa express bat, kopuru adierazgarrienekin:

Erresuma Batua  223.060 positibo - 32.065 hil - 472 hil milioi 1 biztanleko

Errusia                  232.243 positibo -   2.116 hil -  14 hil milioi 1 biztanleko.

Erresuma batuan Covid-19z ofizialki kutsatuen %14 hil dira. Errusian kutsatuen %0,9.

Eta euskaldunok... nola ote gabiltza euskaldunok? Ikusi:

Euskal Herria        25.341 positibo - 1.923 hil  - 605 hil milioi 1 biztanleko. Hemen ofizialki kutsatuen %7,5 hil dira.

Munduko adituek behin eta berriro adierazi dutenez, Covid-19a oso kutsakorra den bezala hilkortasun tasa nahiko apalekoa da (epidemia bat izateko). Errusia dabil epidemiologoek koronabirusari aitortzen dioten hilkortasun tasaren inguruan. Aldiz, Euskal Herrian ia 8 aldiz hilkorragoa ageri da koronabirusa. Bai... "ageri da"... ez delako aski test egin.

EITBk azaldu zuen duela pare bat egun EAE eta Nafarroa Espainiaren mediaren gainetik omen gaudela egindako test kopuruei dagokionez. Kontsolamendu kaxkarra... batez ere ondoren isiltzen baldin badugu Espanian baino hemen Covid-19ak milioi 1 pertsonako herritar gehiago hil duela: gurean 606 (eta hori 10 heriotza baizik eduki ez dituen Iparraldea deskontatu gabe, bestela kopurua txarragoa da) eta Espainian 572 (gure balizko independentziarekin euskaldunok deskontatuz gero, media hobetuko luke).

Ez dago ez Errusiako sistema maitatu beharrik eta ez Vladimir Putinek Txetxenian egindako sarraskia edo beste hainbat desmasia ahazteko premiarik, aldi berean aitortzeko Moskuk Osasunaren Munduko Erakundearen gomendio nagusietakoa bete duela: Covid-19 sintomak dauzkatenak testeatu eta positiboen inguruko guztiak ere bai, testeatze masiboak egin. Eta garaiz, noski.

Gure agintariek jakin behar dute derrigor, Euskal Herrian 1.973 heriotza eduki baldin baditugu, Covid-19 kasu errealak ofizialki onartutako 25.341ak baino askoz gehiago direla. Baina herritarrei datu nabarmen horiek argi eta garbi aitortu gabe... nola kudeatu esku batekin pandemiaren eta honek ekarritako krisitzarraren ondorioak (benetan lan zaila, egia) eta bestearekin jokaldi politikoak aurrera ateratzea? Ikusten dugu: txarto.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude