ARGIA.eus

2021eko apirilaren 20a

Koronabirus gaixo larrientzat anakinrarekin egindako botika klinikoki probatzen hasiko dira Nafarroan

  • COVID-19 duten gaixo larrietan anakinra botikaren eraginkortasuna eta segurtasuna baloratzeko saiakera klinikoei ekin diote Nafarroako Ospitale Guneak eta Navarrabiomedek. Normalean, anakinra artritis erreumatoidearen eta gaixotasun autoinflamatorioen tratamenduan ematen da. Bere eraginak inhibitu dezake COVID-19a duten zenbait gaixok jasaten duten gehiegizko erantzun inmunitarioak eragindako hantura, eta, era horretan, aireztapen mekanikoa edo ZIUn sartzea eskatzen duten egoera larriagoetara eboluzionatzea saihestu daiteke.

ARGIA @argia
2020ko maiatzaren 13a

Honela dio Nafarroako Gobernuak bere webgunean. Saiakeraren helburua da farmako antiinflamatorio eta antirreumatiko horren eraginkortasuna eta segurtasuna baloratzea COVID-19k eragindako gaixo larrietan.

180 gaixok osatutako laginarekin egingo dituzte frogak

Guztira Espainiako estatuko zazpi autonomia-erkidegotako hamar ospitaletan egingo dute azterketa klinikoa. 180 gaixok osatutako laginean, SARS-CoV-2ak eragindako pneumonia larria eta hanturazko erantzuna murrizten duen probatuko dute. Parte hartzen duten ospitaleen datuen arabera, COVID-19 gaixoen %20 inguruk sindrome hori garatzen du.

Ikerketak Barne Medikuntzaren Espainiako Sozietatearen (SEMI) Gaixotasun Autoinmune Sistemikoen Taldearen (GEAS) babesa du. Europan, soilik Italian baimendu dute antzeko azterketa.

Ikerketa Patricia Fanlok, NOGeko Barne Medikuntzako espezialistak, baikor ikusten du tratamendua: “Gaixo batzuekin aurrez egindako azterketan ikusi dugu, anakinra eman ondoren, ondorengo 48 eta 72 ordu artean gaixoaren sintomatologiaren larritasuna murrizten dela”.

Gehiegizko erantzun inmunitarioak eragindako hantura saihestea helburu

Nafarroako Gobernuak emandako informazioaren arabera, anakinrarekin egindako tratamenduak prozesu infekzioso eta inflamatorioetan askatzen den zitokina proinflamatorioa (IL-1) blokeatzen du. Normalean, anakinra artritis erreumatoidearen eta gaixotasun autoinflamatorioen tratamenduan ematen da. IL-1 blokeatzeak inhibitu dezake COVID-19a duten zenbait gaixok jasaten duten gehiegizko erantzun inmunitarioak eragindako hantura, eta, era horretan, aireztapen mekanikoa edo ZIUn sartzea eskatzen duten egoera larriagoetara eboluzionatzea saihestu daiteke.

Era berean, entseguari esker, datu osagarriak zehaztu ahal izango dira; adibidez, birus-karga murriztea, heriotza-tasa botika eman eta 28 egunera, UZIn egotea, ospitaleratzea eta alta jaso arte igarotako denbora.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Koronabirusa  |  Nafarroa

Koronabirusa kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude