Afrikan koronabirusak jada zaharrik ez dauka hiltzeko

  • Koronabirus pandemia kontrolatzeko Europak erabaki du konfinazea eta Afrikak atzetik jarraitu dio. Arazoa, alabaina, oso baldintza ezberdinetan kokatuta dago, segun eta Parisen bizi zaren edo Abidjanen. Garaia heldu da gure buruzagiek independentzia eta originaltasuna erakutsi eta behingoz herria hezitzea erabaki dezaten.


2020ko maiatzaren 14an - 06:28
Herritarrei tenperatura hartzen Abidjaneko karrika batean. (Argazkia: Afolabi Sotunde)

Bolikosta herrialde gaztea da, Afrikako herrialde guztien gisan. Bere adin-piramideak ez dauka batere antzarik Mendebaldeko herrialdeetakoekin, eta hori eduki beharko luke kontutan politika publiko bat ezartzeko azterketa funtsezko batek. "Populazio gaztea dukaten herrialdeek batez ere eskoletan inbertitu behar dute", ikasi genuen eskolan. Esan liteke gure buruzagiek klaseetatik piper egin zutela!

Agertoki horretan azaldu da koronabirusa. Paniko orokorra! Mendebaldea konfinatu eta itxialdian sartu da (lehendik ere hara joatea ez zen erraza). Bere nagusia beldurtu delako zoratu den zakur baten gisa, Afrikak gauza bera egin du. Benin salbuespen nabarmentzat utzita, gainerako buruzagiek errepikatzen dituzten hitzez hitz lider europarren hitzaldiak. Manuk [Macron] agindu: "Kon..." eta Sallek [Senegaleko lehendakaria] arrapostu "...finatu!). Angelak [Merkel] oihu: "Itxi..." eta CEDEAOk [Afrikako Estatuen Elkarte Ekonomikoa] erantzun "... fronterak!". Hau beldurra, hau ikara! (Egun on, Karaba)

Adin piramidea

Beldurra zifretatik iragazten baitute, ipini ditzagun guk ere gure zifrak. Martxoaren 30ean Frantzian koronabirus testarekin positibo azaldu zirenen bataz besteko adina 62,5 urtekoa zen, Zainketa Intentsiboen Unitateetan zeudenena 64koa eta hildako guztien %84k 70 urtetik gora zituzten.

Hau da adin piramideari begiratzeko unea, gogoratu, laugarren mailan ikasten den adin piramide hori, eta konparazioak egitekoa. Frantzian populazioaren %20,3 da 65 urtetik gorakoa, hau da, 5 biztanletik 1. Boli Kostan adin tarte horretan 100 herritarretatik 3 daude. Bestela esateko, koronabirusa adin piramideetako gaixotasuna da eta Chamalières herriko [Frantzian, Clermont-Ferrand ondoan] estutasunak ez dira Guiberouakoen [Bolikostako herria, Gagnoa departamenduan] batere berdinak!

Italiako iparraldea da Europan jende zahar gehiena daukaten eskualdeetakoa eta koronabirusak hor ez ditu eragin Txinan, birusa agertu den lekuan, eragain dituen arazo berdinak. Pentsa orduan Afrikan!

Hemen hasten da nire argudioa, ondo heldu bazterrei! Mendebaldeko populazioak daukan adinagatik, koronabirusa han oso arazo larria da. Zibilizaziozko erronka dakar, beren bizimodua jartzen du auzitan, haien gizartea. Afrika ez du ukitzen modu berean, arrazoi sinple honengatik: duela 60 urtetik hona, bere politikoen axolagabeziak, finantza merkatuen diru-goseak, "egiturazkoak" deitu murrizketa plan madarikatuek, ezer sinesten eta ezer errespetatzen ez duten abentureroen zekenkeriek... eginda dute lana eta jadanik kontinentean ez da geratzen zaharrik hil ahal izateko.

Afrikan bizi esperantzak ez ditu 62 urteak gainditzen. Nigerren eta Ugandan bataz besteko adina 15 urtekoa da! Bai, ondo irakurri duzue, nahi baldin baduzue begiratu. Afrikak 20 urte dauzka. Eguna joan eta eguna etorri, bere gazteriari sega pasatzen zaio, heriotza goiztiarra espezialitate afrikarra baita. Bouake hirian [Boli Kosta] berrogeita hamar urtera iritsi dena mirakuluz iritsi da. Jaio nintzen Babi herrian, unibertsitatean nintzenetik deitu didate "vieux pere Gauz", aitona Gauz.

Ez da gerra berdina

"Norberaren heriotzaren aldamenean bizi beharra, hori ikustea aukera errealtzat. Horixe da, hein batean, jende askori konfinamenduak eragiten dion ikara". Achille Mbemberen [Kamerungo filosofo eta intelektual ezaguna] esaldi hau ozenki irakurri diet Grand-Bassameko nire artisau lagunei eta barre egin dute. Seguru zeuden egilea frantximanta zela edo anglo-saxoia, zeren eta "norberaren heriotzaren aldamenean bizitze" hori hemen oso aspalditik egiten da. Gure politikariei esker!

Oso ondo ulertzen ditugu Europa eta Ipar Amerikako herri izutuak. Elkartasuna daukagu haiekiko eta ziur gaude aurrera aterako direla, aspalditik dakite beren buruan besterik ez pentsatzen, beren lasaitasun materialean, mundua korritu dute mendeetan zehar eta beren bizi preziatua eraiki dute besteen biziekiko axolakabetasunean. Aurrera aterako dira. Badaukate horretarako mami politikoa, historikoa eta kulturazkoa.

Ez dugu borroka berdina bizi, gure gerra eta horiena, beren populazioak beren sistemaren onurak gozatuz ahalik eta urte luzeenetan bizi daitezen hainbeste lan egin duten horiena, ez dira berdinak. Argi eta garbi, ez. Gure artean ez dago jada hiltzeko moduko zaharrik. Ai, koronabirus gaixoa!

Era berean, epidemiaren kontrako erreakzioak ere ezin du berdina izan hemen eta Alemanian edo Espainian. Hitz goxoetan galdu barik, ezin da konfinatu, ez bederen mehatxatu gabe, segurtatuak bi otortu baino gehiago ez dauzkan jendea. Hitz goxoetan galdu gabe, ezin da konfinatu pertsona bat bere etxetik irteten ez bada zer jatekorik aurkitu ezin duena. Hitz goxoetan galdu gabe, ezin dira gisa berean konfinatu Aboboko [Abijan hiriburuko auzune txiroa] gazte bat eta Municheko zahar bat.

Afrikako buruzagiek erreakzio klasista bat eduki dute. Galdu dute aukera eder bat erakusteko beren adimena, originaltasuna, independentzia, antolatzeko argudio fin bat, higiene intelektual eta sanitario berri bat ezartzeko. Hau da momenturik bikainena proposatzeko benetako herri hezkuntza bat, gobernuen komunikazio garesti eta mediokreen ordez.

Goi mailako amateurismoa 

Covidaren kontrako politika hutsala, goi mailako amateurismoa. Haiek aurkituko dute bidea, goazen gu atzetik. Eta bitartean, ikaratu gaitezen haien psikosiekin. Azken finean, klasezko erreazio bat eduki dute Afrikako buruzagiek. Klase sozialezkoa, adin klasezkoa: hurbilago baitaude miresten dituzten europarrengandik beraiek gidatu behar dituzten afrikarrengandik baino. Bataz beste, presidente afrikar batek 64 urte eta erdi dauzka, boterean daramatza 11 urte eta bere mendean dauzkanak dira 20 urteko gazteak 60 urteetara iritsiko ez direnak.

Bukatzeko, eta pentsalari handiak ez daitezen gehiegi aztoratu, zehaztuko dut testu honetan zer ez den esaten:

- ez da esaten Europak hori merezi zuenik.

- ez da esaten konfinamendua gauza txarra denik.

- ez da esaten Covid-19k ez duela gazterik hiltzen.

- ez da esaten Covid-19az gaixoturik ez dagoela Bolikostan.

Krisiak gauzak aldatuko dituela esanaz ari diren horiei, gauzak aurretik eta ondoren ez direla berdinak izango, zuei kontsumo gizartearen kritika deskubritu duzuenoi eta etorkizun hobea ARN molekula baten esku dagoen itxaropena duzuenoi, soilik oroitaraziko dizuet data bat: 2008. Eta esaera zahar malinke hau: "Zakurrak ez du sekula aldatzen bere esertzeko modu lotsagabea".

Armand Gauz (Abidjan, Boli Kosta 1971) idazle, argazkilari eta zinegilea da. 2018an Camarade Papa nobela argitaratu du. ARGIArako itzuli diogun artikulu hau Jeune Afrique aldizkarian plazaratu zuen apirilaren 16an "Le coronavirus n’a plus de vieux à tuer sur ce continent" tituluarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude