Koronabirus sintomak dituzten gaixo guztiei PCR probak egin beharko dizkiete autonomia erkidegoetako osasun zerbitzuek, sintoma hauen berri izan dutenetik 24 ordu pasa baino lehen. Agindu hori atera du Espainiako Gobernuak eta maiatzaren 11tik dago indarrean. Koronabirus sintomak dituzten herritar guztien datuak bidali beharko dizkiete egunero osasun zentroek gobernuari.
Espainiako Gobernuko Osasun ministerioak agindua argitaratu du maiatzaren 11ko Buletin Ofizialean. Bertan definitzen du "COVID-19 derrigor eta berehala deklaratu beharreko gaixotasuna" dela. Osasun zentro guztiak, izan pribatu edo publiko, eta bertako langileak derrigortuta egongo dira eskumena duten osasun agintariei epidemiaren bigilantziarako eskatzen dizkieten datu guztiak ematera, baita "ezbairik gabe herritarrak identifikatzeko behar diren datuak ere".
"Susmagarri" hitzarekin definitzen ditu aginduak sintoma hauek dituztenak: bat-batean arnas infekzio larria pairatzen hasi direnak, sukar, eztul edo aire falta sentsazioarekin. Beste sintoma atipikoagoak ere "susmagarritzat hartu ahal izango dira". Autonomia Erkidegoetako osasun zerbitzuek bermatu beharko dute koronabirus "kasu susmagarri" bakoitzari PCR testa egingo diola, osasun zentroak sintoma horien berri izan eta 24 ordu pasa baino lehen. PCR ez bada, beste teknika molekular bat erabili beharko du. Astean behin jakinarazi beharko diote Espainiako Gobernuari "kasu susmagarrien" zein portzentajeri egin dioten PCR proba edo diagnostiko molekularren bat.
Orain arte "susmagarrien" kasuak ez ziren erregistratzen. Aurrerantzean, "susmagarrien" eta baieztatutakoen kopurua zein den bidali beharko diote egunero, 12:00ak baino lehen. Baita ere ospitalizatutako kopurua, UZIn sartu direnena, hildakoen kopurua eta alta jaso duten gaixo kopuruak.
Astean behin beste informazio hau ere bidali beharko dute autonomia erkidegoek: epidemiologia bijilatzeko zerbitzuetara zenbat langile dauden bideratuta (izan osasun publikoko teknikari, epidemiologo, osasun publikoko enfermeritza...), eta kopuru hori zenbatekoa den egunean detektatutako kasuekin eta biztanleariarekin alderatuta.
Hauek dira beteko dituzten orriak.
Astean behin jakinarazi beharko dute autonomia erkidegoek, ea "kasu susmagarriei" jarraipena egiten zaien tarte horrretan bere inguruko % zenbatek garatzen dituzten sintomak eta zenbatetan baieztatzen diren kasu hauek.
Osasun langileen egoeraz ere informatu beharko dute autonomia erkidegoek
Zenbat osasun langile dauden momentuan infektatuta informatu beharko dute astero autonomia erkidegoek. Hori PCR teknikekin edo antzerakoekin baieztatu beharko dute.
Koronabirusagatik bajan dagoen osasun langileen kopurua ere bidali beharko dute. Eta alta jaso dutenen kopurua ere bai.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]
Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]
Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.
Amazon ondoren Glovo, Deliveroo eta Uber Eats-ek gure hiri eta auzoetako bizimodua hankaz gora jarri dutela uste baduzu, adi hurrengo uhinari: heldu dira Cajoo, Flink, Dija, Gorillas, PicNic , Everli... COVID-19 betean sortuta, tximista bezala zabaltzen ari diren banaketako... [+]
Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]
Nafarroako Gobernuak bart gauerditik aurrera indargabetu ditu COVID-19aren aurkako neurri murriztaile gehienak. Kalean eta ikastetxeetako patioetan ez da derrigorrean maskararik erabili beharko, gaueko aisialdiak eta ostalaritzak pandemia aurreko ordutegiak berreskuratuko... [+]
"Osasun Sailaren immobilismoaren eta konponbide ezaren aurrean", otsailaren 25ean greba deitu dute lehen arretan ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Horrez gain, otsailaren 26an manifestazioak egingo dituzte... [+]
Zizt! Hor dator berriz ere, bularraldean sentitu dut goizean goiz, arraroa da benetan ziztada hau.
Zizt! Jertsearen gainetik bihotzaldea igurtzi dut, emeki. Ea pasatzen den, esan dut baxu, inork ez entzuteko moduan. Gaur egun kontuz ibili behar da nork-zer entzungo duen... [+]
La Bogue da Frantziako Limousin (okzitanieraz Limosin) eskualdeko hedabide alternatiboa. Kolektibo autonomo batek kudeatua, boluntarioek egina eta militantea, bere burua kokatzen du mugimendu anti-autoritarioaren baitan. Bertan agerturiko artikulua itzuli dugu euskarara.
“Proba bat egin ostean, COVID-19an positibo eman dut. Ondo nago, sintoma arinekin. Hurrengo egunetarako aurreikusitako agenda publikoa atzeratu eta konfinamendutik lanean segituko dut”. Kendu agenda publikoaren zera hori erditik, eta edonorenak izan zitezkeen... [+]
Igande eguerdian milaka lagun atera dira Donostia, Bilbo eta Gasteizko kaleetara gehiengo sindikalak deituta, kalitatezko osasun publikoaren alde eta Lehen Arreta jasaten ari den kolapsoaren aurka. Oso gogor mintzatu dira Iñigo Urkullu buru duen Jaurlaritza osasun... [+]
Osakidetzaren azken protokoloak dio positibo baten kontaktu estua izanagatik COVID-19a azken 180 egunetan pasatu duenak, txertatuta egon edo ez, ez duela etxean berrogeialdirik egin beharrik, baldin eta ez badauka sintomarik.
Txertoaren hirugarren dosia abian da herrialde aberatsetan eta laugarren dosia ere ezarriko zaie arrisku taldekoei. Denborarekin txertoek eragindako antigorputzak galdu egiten dira, eta horiek gehitzeko errefortzu dosiak jartzea da gobernuen estrategia. Baina txertoen alde... [+]
Zientzia politika publiko bihurtzen den modua kalkulu politiko eta ekonomikoek gidatzen dute, baita politikariek, alderdiek eta aholkulariek dituzten konpromiso moral eta ideologikoek ere”. Hala zioen Jana Bacevic soziologoak 2020ko apirilean The Guardian-en.
Denok... [+]