OMEk ohartarazi du balitekeela COVID-19a inoiz ez desagertzea

  • OMEko osasun larrialdietako buru Mike Ryanen hitzetan, baliteke koronabirusa “inoiz ez joatea” eta endemiko bihurtzea. Birusaren amaieraren datak aurreikustea zaila dela adierazi du, eta txertoa aurkituz gero ere gaixotasunak biziraun egin dezakeela.


2020ko maiatzaren 14an - 09:48
Mike Ryan OMEko osasun larrialdietako burua. Argazkia: The New Humanitarian.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ziurgabetasuna helarazi dute Ryanen hitzek, izan ere birusaren eboluzioa aurreikustea ezinezkoa dela adierazi du. Duela bost hilabete agertu ziren lehen gaixoak Txinan, eta munduko zenbait gobernuk ikerketak jarri dituzte martxan pandemia noiz bukatuko den jakiteko.

Baina hori jakitea ezinezkoa dela esan du, izan ere, ikerketa horietan ikusi daitekeen bezala, kutsatu tasa “baxu samarra” da. Gainera, ehuneko horren barruan daude birusa oharkabean pasatu dutenak ere bai; asintomatikoki edo sintoma oso arinekin pasatu arren antigorputzen sorrerak birusa izan dutela adierazten dutenak.

Gehitu du ehun txerto posibletik gora landu dituztela mundu osoko laborategietan, baina horrek ez duela zertan birusaren amaiera adierazi nahi. Txertoa duten gaixotasun asko oraindik bizirik daudela adierazi du, elgorria kasu.

Mugak gurutzatzeaz

Europa erdialdeko zenbait herrialdek aurki irekiko dituzte beren mugak, gizartearen berrogeialdia gainditzerakoan. Ryanen ustetan, mugak zabaltzeak ez du aldaketa handirik ekarriko, bi herrialdeak pandemiaren etapa berdinean badaude. “Lurreko muga gurutzatzeak ez dakar arrisku handiegia. Arriskuak eta neurriak antzerakoak badira, bidaiari eta turisten joan etorriak ez du asko aldatuko egoera”.

Aireko garraioari dagokionez ardura azaldu du, eta horiek kudeatzeko esfortzu handiagoak beharko dituzte estatuek. Izan ere, erabaki beharko dute zein herrialdetara bidaiatu ahalko duten, eta ze prozedura jarri beharko duten martxan helmugara iritsi aurretik eta gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19ren biharamunari so
2021eko urriaren 12
Iñigo Urrutia. Pandemiaren kudeaketa legediaren ispiluan
“Gizarteak egiteke du eskubideen mugaketari buruzko eztabaida”

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.