Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Mugimendu feminista: eraldaketan ispilu
2019-03-07

Zer ezaugarri dituzte herri-mugimenduek gaur egun? Zer nolako harremanak mantentzen dituzte beraien artean eta erakundeekin? Zeintzuk dira harreman horien onurak eta arriskuak? Nola egiten diete aurre aniztasunaren gaiari?

EHUko lantalde batek Gipuzkoako lau udalerritan egindako ikerketa batetik abiatuz gai horiek hizpide izango ditut, feminismoaren eta beste mugimenduen eskarmentua oinarri harturik.

Mari Luz Esteban (Pedrosa de Valdeporres, Burgos, 1959)
Basaurin bizi eta Donostian lan egiten du. Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte-antropologia graduan eskolak ematen ditu eta Ikasketa Feministak eta Generokoak doktorego-programa koordinatzen du. Mugimendu feministaren partaide ere bada.