Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Ipar Euskal Herria: zer, nola, noiz
1. zatia: Ipar Euskal Herria: zer, nola, noiz (Laburpena)
2012-11-14

Denok dakigunez, Euskal Herria gaur egun 3 errealitate administratibotan zatitua dago. Bidasoaren bestaldean Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoa aurkitzen dira, Pirineo Atlantikoen departamentuaren barruan, Akitaniako eskualdean; Ipar Euskal Herria alegia. 300.000 biztanlerekin, eta gune ekonomiko eta sozial ezberdinez osaturik, asko dira Iparraldeak dituen berezitasunak, eta Hegoadean ezjakintasun puntu batekin bizi direnak.

Xehetasun guzti horiei heldu diegu Kontrako saio berri honetan. Ipar Euskal Herriak egun bizi duen egoeraren analisi bat egiten saiatu gara alderdi eta erakunde ezberdinetako solaskidez lagundurik. Enplegua, etxebizitza, lurralde elkargoak, euskararen egoera, azken asteetako albisteak, eta zergatik ez, independentziarako aurreikuspenak izan dira eskualdearen erradiografia ahalik eta zehatzena egiten lagundu diguten gaiak, besteak beste.

Posible izango al da inoiz muga horiek hautsi eta euskaldun guztiok bat egitea? 

Kontra eztabaida programak ekoiztutako saioa.

Partehartzaileak:

Frantxua Maitia, Frantziako Alderdi Sozialistako kidea eta Akitaniako Lurralde Kontseiluko lehendakariordea.

Mixel Hiriart, Hego Lapurdiko Herri Elkargoko burua, Biriatuko auzapeza UMP alderdiarekin.

Paxkal Indo, Seaskako lehendakaria.

Peio Etcheverry-Ainchart, historialaria, EH Baiko hautagaia eta Donibane Lohitzuneko udalean oposizioko zinegotzia.

Moderatzailea: 

Nerea Alias.

Ekoizpena: