Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Hamabi sendabelar eta hamaika jakintza gure tradizioan
2021-09-03

Iraultza Txikien Akanpada egin dute Artean abuztuaren 25etik 29ra bitartean. Bertan izandako hainbat hitzaldiren artean, sendabelarren sekretuak partekatu ditu entzuleekin Garbiñe Larreak.

Jakintza eta jario harrigarria erakutsiz, “bide bazterretan” aurkitu daitezkeen hamabi sendabelarren hamaikana propietate aletu ditu: asuna, azeri buztana, plantilla belarra, txikoria, pasmo belarra, berbena... Zertarako diren egokiak (edo arriskutsuak), nola, zenbat denboran eta zein dosian hartu. Belarrekin nola esperimentatu eta modu autogestionatuan ikasi, jakintza herrikoia baliatuz industria farmazeutikoarekiko menpekotasunetik askatzeko. Pasmo belarra “izugarri toxikoa” izanik ere, infusio “minimalistan” hartuta airez transmititzen diren gaixotasun kutsakorren –“pista ematen ari naiz”– aurkako babesa ematen du. Plantilla belarra ligamenduak eta zaintiratuak osatzeko bikaina izateaz gain arnasketa hobetzeko aproposa baita: “Farmazietan eskaintzen dituzten 20 jarabetatik 15ek plantilla belarra dute, eta batzuk belar hori soilik”.

Egilea(k):
ARGIA
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...