Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan
2021-09-07

Mutilen dantzak batetik eta nesken dantzak bestetik. Horrela bereizita jaso ditugu euskal dantza gehienak. Baina noiztik bereizten dira dantzan nesken eta mutilen dantza bezala? Nola eragin dio banaketa horrek emakumeen dantza egiteko aukerari? Emakumeek aurreskua dantzatzen bazuten garai batean nola gertatu da gizonen dantza bezala transmititzea?

Luzaroan itxita ezagutu dituzten ateak irekitzen joan dira emakumeak azken hamarkadetan. Dantzariak gizon ala emakume diren begiratu gabe, bereizketarik gabe dantzatzeko nahiak bidea egin du eta milurtekoaren hirugarren hamarkadaren atarian han-hemenka errotzen hasi dira genero markarik gabeko dantzariek osatutako taldeak. Nolanahi ere zalantzaz betetako bidea izan da eta izaten ari da oraindik ere. Baina nondik datoz zalantza eta zailtasun horiek guztiak elikatzen dituzten aurreiritziak? Galdera horiei erantzuna eman nahian gure artean izango dugu Oier Araolaza dantzaria eta ikertzailea. Hain zuzen ere, emakumeak euskal dantzetan izan duen lekuaren inguruko tesian jasotako emaitzak izango ditu hizpide hitzaldia banatuko den bi saioetan.

Bideo hau dantzan.eusek argitaratu du eta CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 dantzan.eus dantzan.eus