Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Euskara zerbitzuak: “lankidetza” hitza esanahiz nola bete?
2019-04-16

Lankidetza, elkarlana, talde-lana: zoritxarrez, hustu egin ditugu esanahiz. Gehiegi erabili direlako, gaizki erabili direlako, edo paperak betetzeko bakarrik erabili direlako. Nola eman horri buelta, ordea?

Pribatuaren eta publikoaren arteko harremanaren arabera irakurtzen du askok euskalgintzaren eta euskara zerbitzuen arteko harremana. Irakurketa oker horrek, ba al du eraginik aurrez aipatutako esanahi-hustuketa horretan?

Bi galdera horien aurrean, galdera gehiago ez sortzen, eta proposamenen batzuk botatzen saiatuko naiz.

Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio, 1982)

Euskal filologian lizentziatua EHUn, Gasteizen, eta Literaturaren teorian eta literatura konparatuan lizentziatua, Granadako Unibertsitatean. AEKn eta EMUNen aritu ondoren, Gorbeialdeko Kuadrillako euskara teknikari da azken urteotan. Bertsolaritzarekin eta Arabako Bertsozale Elkartearekin lotura estua izan du beti.

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!