Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Euskal komunitateak zerendako sufritzen duen, lekuko bati esker, ulertzeko giltzak
2020-05-25

Ainize Madariagaren hitzaldia Donapaleun. Kazetaria, soziologian eta antropologian diplomatua da.

Zer da hizkuntza gizakiarendako? Komunikazio-tresna hutsa dea? Norberaren hizkuntza bortxaz erauzteak zer ekar liezaioke? Ondoriorik ote dakar? « Komunitatea hats-bahiturik. Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak » liburua galdera horier arrapostu ematen entseatu da lekukotasun paradigmatiko bat ekarriz. Helduaroan hainbat zailtasun komunikatibok ekarri zuten lekuko hau psikoanalisiaren egiterat. Ikerketari esker, xeheki behatu ahal izan diogu pertsona horri zer ondorio ekarri dizkion; ttipitan, eskolan eta etxean, bere hizkuntza debekatu izanak. Gaia hunki duten aditu zenbaiten aipuak ere txertatu ditugu, bai ere terapeutaren eleak, hobeki ulertzeko gisan lekukoak pairatu nekeziak euskal komunitateak ere berdin bizitzen dituela, orain eta hemen. Azkenik, patologia sozial hori zerk senda lezakeen bilatzen entseatu da ikerketa, behin betiko erremedio sendagarririk ediren ez badu ere, egunerokoa arintzeko zenbait gako bederen.

Bideo hau Kanaldudek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 Kanaldude Kanaldude