solasaldia
Euskal Herriko bortua bihar?
2021-04-23
Euskal Herriko bortua bihar?

Xiberoko EHbai alderdiak antolaturik, euskal bortuaren geroa gogoetatu da Maulebaita zinegelan. Informazio biltzea zen bilkura honen helburu nagusia: nor dira mendiaz arduratzen diren egiturak? Zein dira hauen misioak, ekarpenak eta mugak? Zer da aipatzen den Eskualdeko Parke Naturala dispositiboa? Zer ekarriko dio euskal mendiari? Hona besteak beste Jacques Barreix Xiberoko mendi elkargoko lehendakariak, Benoit Tauzin artzain-laborariak, Battitt Laborde Euskal Elkargoko hautetsiak eta Andde Sainte Marie Eskualdeko hautetsiak aipatu dituzten gaiak. Bi ordu pasa iraun duen solasaldia bururatu du antolatzaileen izenean Egoitz Urrutikoetxeak bilkuratik atera informazio eta galderen laburpen bat eskainiz.

Bideo hau Kanaldude.tvek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 Kanaldude.tv Kanaldude.tv
Erlazionatutako bideoak
solasaldi gehiago