Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Baionako lanbide foroa: euskara lan munduan
2019-12-18

Euskal Konfederazioak lanbideen foro bat antolatu du 2019ko abenduaren 7an Baionako Bernat Etxepare lizeoan. Euskal Hedabideek hiru mahain-inguru egin ditu eta zuzenean hedatu. Euskarak duen tokia lan munduan eztabaidatu dute Iñaki Etxeleku aurkezlearen eskutik. Hiru gonbidatu izan dira : Elixabet Aizager Etxepareko irakaslea, Amikuzeko Ximun Lacroix ingeniaria eta Maider Beheran erizaina. Artetik Aña Supervielle eta Mikela Guiressek haien lekukotasuna eman diote Xan Idiart eta Oihana Daguerreri.

Bideo hau Kanaldudek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
Kanaldude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...