Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Vostok batailoia: bandera anitzeko milizia
2015-04-14

Donetsk-en kaleetako propagandak aditzera ematen duen bezala, Vostok batailoia da gaur egun bertako herri errepublikan dagoen indar militarrik nabarmenena. Vostok ekialdea da errusieraz, eta Ukraina ekialdeko errepublika matxinoetan jaun eta jabe dira.

Ukrainako armadako jeneral eta militar ohiek berpiztua, Vostok batailoiak iragan apirileko  herri-altxamenduan egin zuen agerraldia. Ordutik, Donetsk-eko errepublikaren “zaindari” bilakatu da.

Ukrainako gerra zibilean borrokan dauden nazioarteko boluntarioak ezagutzeko parada eduki du ARGIAk. Txetxeniatik, Espainiatik edo Amerikako Estatu Batuetatik joandako boluntarioek “faxismoa eta inperialismoaren aurkako borrokan” bat egin dute Donetsk-en.