Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Donetsk, bi aurpegidun hiria
2015-04-10

Duela urte bete hasitako gerraren ondotik, Donbass-eko hiriburua bitan zatituta dago. Gaua eta eguna bezalaxe, Donetsk-ek bi arima kontrajarri ditu egun. Alde batetik, gudak apenas ikutu duen erdigunea dago. Luxuzko denda eta jatetxeak edonon aurki ditzake bisitariak, eta bertako kaleetan miliziek jarritako kartelek bakarrik gogoraraztzen dute hiria gerran murgilduta dela.

Erdiguneko itzala aldiz, kanpoaldeko auzuneetan dago. Aireportuko borroka gordinen ondotik, Oktoberski, Kievski edo Petrovska auzoek bonba ukrainarren kaltea jasan dute. Hangoak dira Donetsk-etik alde egin behar izan duten milaka pertsonak, eta han aurki dezakegu Donbass guztiko ikuspegi beltzena ere. Zuria eta beltza, horrelakoa da Donetsk-etik egindako bideoan azaltzen den hiria.