Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Selektibitatea Nafarroako ikasleen ikuspuntutik
2015-06-09

Nafarroako 2.800 ikasle ari dira Selektibitateko azterketak egiten Iruñea eta Tuteran. Horietatik 700 izan dira euskaraz egiteko hautua egin dutenak. Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP, Iruñea) izan gara, ikasleen iritziak bildu asmoz. Hautaproba memorizazio prozesu hutsa dela uste du hainbatek, eta sistema horrek ez duela pertsonaren garapena helburu. "Hemendik aurrera fabrika batetara joan eta ordenagailuek egingo dute memoriaz egin daitekeen lana", azaldu du ikasle batek, "Zertarako oinarritzen dute ikaste prozesua memorian, eta zergatik ez gaituzte pertsona moduan ahalduntzen?". Lantzen diren edukiak Euskal Herriaren ukazioan eta sistema kapitalista heteropatriakalaren mesedetan diseinatuak direla ere saltu dute.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikasleek ekainaren 10, 11 eta 12an egin beharko dituzte azterketak, eta Ipar Euskal Herrikoek ekainaren 17tik 23ra bitarte izango dituzte Baxoko idatzizko frogak.

Egilea(k):
 Topatu.eus Topatu.eus